Hezkuntza, bere zentzu orokorrean, ikaskuntza mota bat da, zeinetan pertsona talde baten ezaguerak, trebetasunak eta ohiturak belaunez belaun transmititzen diren, irakaskuntza, formakuntza edo ikerkuntzaren bidez. Gure eguneroko lana, irakasleak garen aldetik, irakaskuntza instituzionalizatuan eta curriculum batean oinarritutako ikaskuntzan datza, baina ezin dugu ahaztu norbaiten pentsaera, jokaera edo sentitzeko moduan eragina duen edozein esperientzia hezigarritzat har daitekeela. Honexekin dator bat gure Erasmus+ proiektua, ikasleak herritar aktibo eta esku-hartzaileak izateko, prestatuz.
La educación, en su sentido más general, es una forma de aprendizaje en el que los conocimientos, habilidades y hábitos de un grupo de personas se transfieren de una generación a otra a través de la enseñanza, la formación o la investigación. Para nosotros, como profesores, nuestro trabajo diario consiste en la enseñanza institucionalizada y el aprendizaje en relación a un currículum, pero no podemos olvidar que cualquier experiencia que tenga un efecto formativo en la forma en que uno piensa, siente o actúa puede ser considerada educativa. Y es aquí donde nuestro proyecto Erasmus+ encaja, preparando a nuestro alumnado para la vida como ciudadanos y ciudadanas activas.
BLOG GENERAL DEL PROYECTO / BLOG OROKORRA
Hauek dira elkarrekin lan egiten ari garen eskolak/ Estos son los centros educativos que estamos trabajando juntos:
1- Centro coordinador/ Koordinatzaileak:
IES LAUDIO BHI from The Basque Country (Spain)
Centros asociados/Partaideak
2.- GROTIUSCOLLEGE, Delft (The Netherlands)
3.- NORGARDENSKOLAN, Uddevalla (Sweden)
4.- CELALETTIN TOPCU ANADOLU LISESI, Çanakkale (Turkey)
5.- LYCEE AORAI, Pirae (French Polinesia)
martes, 9 de mayo de 2017
ERASMUS + de nuevo en Laudio de la mano del Instituto.
ERASMUS + berriz ere Laudion dugu institutuko ikasleekin batera.

Gure ikasleak leku guzti hauetara joan dira azken urteetan eta oraingoan guri tokatzen zaigu ostalari lana egitea, hain zuzen ere datorren maiatzaren 15etik 22ra Laudion ospatuko den elkartze edo bilerera.
Azpimarratu nahi genuke 2014 urtean gure ikastetxeak 700 ikastetxern artean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saila eta Madrilgo hezkuntza ministerioaren esker ona lortu zuela hemen egindako lanagatik europear programen garapenean, estatu mailan proiekturik hoberena bezala hautatua izan zelarik hain zuzen ere.
Momentu honetan Suedia, Holanda, Turkia eta Tahitiko zenbait ikasle gure artean daude, berriz ere I.E.S.LAUDIO B.H.I.k koordinatu duen azken proiektuari amaiera emateko.
Aste honetan zehar atzerritar eta bertako ikasleak lanean egongo dira “It’s my life, it’s my choice” izena duen proiektua garatu eta burutzeko; proiektuaren hildo nagusia eta jorratu beharrekoa bizimodu osasuntsuarekin zerikusia duten zenbait alde dira.
Ikasle guzti hauek, 50 gutxi gora behera, Laudioko merkatuari bisita egingo diote elkarrekin, eta Urduñara joango dira bertan EKOIZPENek autogestionatzen duen produkzio edo ekoizpen ekologikoa ikertzera. Hortaz aparte, Deustuko Unibertsitatetik etorriko diren adituek emandako hitzaldi bat izango dugu, hitzaldia etorkinen eta errefuxiatu Saharauien inguruan jardungo da. Bukatzeko, Zuhatza irlako barnetegira joango dira bertan azken hiru ikasturteetan landutako gaiak eztabaidatzera eta ikastetxe bakoitzean egindako zenbait ekintza amankomunean jartzera